Kaixo!

Ni Xabier Vidriales naiz eta hau nire IKT-ko blogg-a izango da.

viernes, 4 de noviembre de 2016

Disko Gogorrak




Kaixo lagunok!

Gaur, disko gogorrei buruz hitz egingo dizuet. Badakizuenez, disko gogorrak ordenagailu baten zati garrantzitsuenetarikoa da eta "PC" bat erosterako orduan zein disko gogor aukeratzeko orduan, oso erabilgarria izango zatzaizue informazio hau.

disco duro bilaketarekin bat datozen irudiak


Disko gogorra ordenagailuaren informazioa iraunkorra gordetzen duen gailua da. Lau mota desberdindu daitezke gaur egun: SSD, SATA, SAS eta SCSI. Zelan erabiliko duzuen arabera bata edo bestea aukeratu beharko duzue.

SATA: Normalean ordenagailuetan instalatuta izango duzuen disko gogor mekanikoak dira. Disko hauek merkeenak dira baina ez dira disko bizkorrenak.


SSD: Disko gogor hauek asko erabiltzen hasi dira azken urteotan. Hauen alde ona, SATA diskoak baino askoz bizkorragoak direla da

SAS edo SCSI: Ingurune profesionaletan erabiltzen dira, hau da, empresa handiek erabiltzen dituzte bere fidagarritasun handiagaitik. Disko hauek SATA diskoak baino lau aldiz garestiagoak izaten dira.

Ezaugarri guztiak xehetasunez ikusi nahi batituzue joan zaitezte helbide honetara.

Orain, SATA diskoen funtzionamenduari buruz hitz egingo dizuet:

Disko gogorren barruan 2 edo 4 plater egon daitezke eta denak batera biratzen ari dira denbora guztian. Gero, "cabezal" izeneko beso mekaniko bat etengabe mugitzen ari da plateren gainetik eta honen puntak (cabeza de escritura/lecturak), diskoan dagoen informazioa irakutzen edo idazten dute. Beheko bideon ondo azalduta agertzen da (erderaz).



Azkenik, disko gogorrak ordenagailuaren zati garrantzitsuenetarikoa izan arren, beste konponente gehiago behar dira ordenagailu bat martxan jartzeko. Hauei buruzko informazioa blog hauetan aurkitu ahalko duzue:

No hay comentarios:

Publicar un comentario